Gabonetako Zozketa – Sorteo de Navidad | La Campa de los Ingleses

Noticias

Gabonetako Zozketa – Sorteo de Navidad

Gabonetako Zozketa – Sorteo de Navidad

🎄 Gabonetako Zozketa 🎄

Afari bat zozkatzen dugu La Campa de los Ingleses tabernan, “Ogi bitartean” izeneko gure kartaren platerekin, bi pertsonarentzat, urtarrileko ostiral edo larunbat gau baterako.

Erantzun zuzen galderari eta partekatu zozketa.

 

Zozketa 2018ko abenduaren 1eko 11:00etatik 2018ko abenduaren 25eko 11:00etara izango da. Parte-hartzaile bakoitzak posta elektronikoz jasoko du esteka pertsonal bat parte hartu ondoren. Puntu 1 lortuko du parte hartzeagatik, eta 3 puntu, esteka partekatu ondoren, parte hartzen duen lagun bakoitzagatik. Zenbat eta gehiago partekatu, orduan eta puntu gehiago lortuko dituzte, eta aukera gehiago izango dituzte irabazteko. Aplikazioan egunean behin sartu ahalko dira berriz parte hartzeko.

ZORTE ON!!! 🍀


 

🎄 Sorteo de Navidad 🎄


En la Taberna la Campa de los Ingleses sorteamos una cena
, con platos de nuestra carta “Entre panes”, para dos personas, a disfrutar viernes o sábado noche durante el mes de enero.

Responde a la pregunta correctamente y comparte el sorteo.

 

El sorteo tendrá lugar desde el 1 de diciembre de 2018 desde las 11h hasta el 25 de diciembre de 2018 hasta las 11h. Cada participante recibirá por email un enlace personal tras su participación. Obtendrá 1 punto por tomar parte, y 3 puntos por cada amigo con el que comparta su enlace y participe. Cuanto más compartas más puntos obtendrás y más posibilidades para ganar. Podrás entrar 1 vez al día en la aplicación para participar nuevamente.

¡MUCHA SUERTE! 🍀

 

 

ZOZKETAREN TERMINOAK ETA BALDINTZAK / TÉRMINOS Y CONDICIONES DEL SORTEO 

– Elexalde 2012 SL – Veliba SPE SL, UTE sozietateak (aurrerantzean, EAC UTE; IFK: U95818357; egoitza soziala: Landabarri Bidea 2, 3. solairua, 48940 Leioa; harremanetarako telefonoa: 94 641 24 31; eta helbide elektronikoa: redes@tabernacampadelosingleses.com) promozio-zozketa egingo du, La Campa de los Ingleses tabernaren sare sozialetan eta webgunean zabalduko dena. Promozioaren jabetza intelektuala EAC UTEri dagokio.

– Sociedad Elexalde 2012 SL – Veliba SPE SL, UTE (en adelante EAC UTE) con CIF: U95818357, domicilio social en el Paseo Landabarri, nº 2, 3º de Leioa (48940), teléfono de contacto 94 641 24 31, y dirección de correo electrónico redes@tabernacampadelosingleses.com, va a desarrollar un sorteo de carácter promocional que se difundirá en las redes sociales y web de Taberna La Campa de los Ingleses. La propiedad intelectual de esta promoción corresponde a EAC UTE.

– Afari bat zozkatzen da, “Ogi bitartean” izeneko kartako platerekin, bi pertsonarentzat, urtarrileko ostiral edo larunbat gau baterako. Hanburgesa, sandwich edo ogitarteko bat egongo da aukeran, patata frijituekin eta edariarekin.

– Se sortea una cena con platos de la carta “Entre panes” para dos personas, a disfrutar viernes o sábado noche durante el mes de enero, consistente en una hamburguesa, sándwich o bocadillo a elegir, con patatas fritas y bebida.

– Saria pertsonala da eta ezingo zaio beste pertsona bati eman. 

– El premio es personal y no podrá ser entregado a otra persona.

– Saria 2019ko urtarrilean baliatu ahalko da, aurretik erreserba eginda. Irabazleak, erreserba egiterakoan, sariaz gozatzera bertaratu baino lehen, adierazi beharko du elikagairen batek alergia eragiten dion mahaikideren bati edo intolerantziarik duten. 

– El premio podrá disfrutarse, previa reserva, a lo largo del mes de enero de 2019. El ganador deberá indicar en su reserva si alguno de los dos comensales padece algún tipo de alergia o intolerancia a alimentos antes de acudir a disfrutar el premio.

– Zozketa 2018ko abenduaren 1eko 11:00etatik 2018ko abenduaren 25eko 11:00etara izango da. 

– El sorteo tendrá lugar desde el 1 de diciembre de 2018 desde las 11h hasta el 25 de diciembre de 2018 hasta las 11h.

– Parte-hartzaile bakoitzak inprimakia bete beharko du datu pertsonalekin, eta galdera honi zuzen erantzun beharko dio: “Gabonetako eta Errege Eguneko zenbat menu eskaintzen ditugu gure webgunean?”. 

– Cada participante deberá rellenar el formulario con sus datos personales y responder correctamente a la pregunta formulada: “¿Cuántos menús de Navidad y Día de Reyes ofrecemos en nuestra web?”.

– Lurralde-esparru nazionaleko 18 urtetik gorako pertsonek soilik parte hartu ahalko dute. Pertsona bakoitzak behin bakarrik parte hartu ahalko du eguneko. Parte-hartze bikoitzak edo iruzurrezkoak kanporatuko dira.

– Sólo podrán participar mayores de 18 años dentro del ámbito territorial nacional. Sólo se permitirá una participación por persona y día. Las participaciones duplicadas o fraudulentas serán eliminadas.

– Parte-hartzaile bakoitzak posta elektronikoz jasoko du esteka pertsonal bat parte hartu ondoren. Puntu 1 lortuko du parte hartzeagatik, eta 3 puntu, esteka partekatu ondoren, parte hartzen duen lagun bakoitzagatik. Zenbat eta gehiago partekatu, orduan eta puntu gehiago lortuko dituzte, eta aukera gehiago izango dituzte irabazteko. Aplikazioan egunean behin sartu ahalko dira berriz parte hartzeko. 

– Cada participante recibirá por email un enlace personal tras su participación. Obtendrá 1 punto por su participación, y 3 puntos por cada amigo con el que comparta su enlace y participe. Cuanto más compartan más puntos obtendrán y más posibilidades para ganar. Podrán entrar 1 vez al día en la aplicación para participar nuevamente.

– Zozketa amaitzen denean, Antavo aplikazioak ausaz aukeratuko du zozketaren irabazlea, inprimakia oso-osorik bete duten eta galderari zuzen erantzun dioten parte-hartzaileen artean. Gainera, bi ordezko aukeratuko dira, irabazleak saria ez onartzea gerta litekeelako.

– Una vez finalizado el sorteo la aplicación Antavo elegirá de forma aleatoria el ganador o ganadora del sorteo de entre aquellos que hayan rellenado el formulario completo y hayan respondido correctamente a la pregunta. Se elegirán además dos suplentes por si el ganador o ganadora no aceptase el premio.

– Antolakuntza irabazlearekin jarriko da harremanetan e-mail eta/edo telefono bidez 2018ko abenduaren 25ean. Bi eguneko epean erantzuten ez badu edo saria onartzen ez badu, lehen ordezkoari emango zaio saria, eta horrela gainerakoak.

– La organización se pondrá en contacto por email y/o por teléfono con el ganador o ganadora el día 25 de diciembre de 2018. En caso de no responder o no aceptar el premio en un plazo de 2 días, se otorgará al primer suplente y así sucesivamente.

– Antolakuntzak 2018ko abenduaren 25ean argitaratuko ditu irabazlearen eta ordezkoen izenak sare sozialetan eta taldearen webgunean. Zozketan parte hartuta, baimena ematen da irabazlearen eta ordezkoen izena, abizena eta herria La Campa de los Ingleses tabernaren sare sozialetan eta webgunean argitaratzeko (adibidez: Asier Etxebarria, Bilbo). Halaber, baimena eskatuko da argazki bat ateratzeko irabazlea eta laguna sariaz gozatzera bertaratzen direnean, La Campa de los Ingleses tabernaren sare sozialetan eta webgunean saria egiazkoa dela erakuste aldera.

– La organización publicará el día 25 de diciembre de 2018 el nombre del ganador o ganadora y los dos suplentes en las redes sociales y página web. Participando en este sorteo se autoriza a que el nombre y apellido y municipio del ganador o ganadora y suplentes sean publicados en las redes sociales y web de Taberna la Campa de los Ingleses (ejemplo: Asier Etxebarria de Bilbao). Así mismo, se pedirá permiso para sacar una fotografía el día en el que el ganador o ganadora y su acompañante acudan a disfrutar su premio con el fin de mostrar la veracidad del premio en las redes sociales y web de Taberna La Campa de los Ingleses.

– Sariaren balioa ezingo da diruarekin edo beste ezerekin trukatu.

– El valor del premio no podrá canjearse por dinero u otro concepto.

– Erakundeak eskubidea du zozketa aldatzeko, gelditzeko edo bertan behera uzteko, aurretik jakinarazi ondoren. Antolakuntzak arauak betetzen direla zainduko du eta erabakiak hartuko ditu arazoren bat badago.

– La organización tendrá la potestad de modificar, paralizar, o suspender el sorteo con aviso previo. La organización velará por el cumplimiento de las normas del sorteo y será quién decida en caso de existir algún problema.

 

PRIBATUTASUN-POLITIKA / POLÍTICA DE PRIVACIDAD 

1 INFORMAZIOA ETA ADOSTASUNA 

Pribatutasun-politika hau onartuta, erabiltzailea jakitun da eta adostasun askea, informatua, berariazkoa eta zalantzarik gabea ematen du, EAC UTEk trata ditzan Antavo aplikazioaren bidez zozketaren datuak biltzeko web-orrian adierazitako datu pertsonalak, 2018ko maiatzaren 25eko 95/46/CE Zuzentarauari (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) jarraituz.

1 INFORMACIÓN Y CONSENTIMIENTO

Mediante la aceptación de la presente Política de Privacidad, el Usuario queda informado y presta su consentimiento libre, informado, específico e inequívoco para que los datos personales que facilite a través de la página de recogida de datos del sorteo mediante la aplicación Antavo sean tratados por EAC UTE cumpliendo con el Reglamento General de Protección de Datos, Directiva 95/46/EC del 25 Mayo 2018.

 

2 DATUAK EMATEKO BETEBEHARRA 

Zozketaren inprimakian eskatutako datuak, oro har, nahitaezkoak dira (eskatutako eremuan kontrakoa adierazten ez bada) ezarritako helburuak betetzeko. Hortaz, horiek ematen ez badira edo behar bezala ematen ez badira, parte-hartzea ezingo da kontuan hartu, zozketaren webgunea ikusi ahalko den arren. 

2 OBLIGATORIEDAD DE FACILITAR LOS DATOS

Los datos solicitados en el formulario del sorteo son con carácter general, obligatorios (salvo que en el campo requerido se especifique lo contrario) para cumplir con las finalidades establecidas. Por lo tanto, si no se facilitan los mismos o no se facilitan correctamente la participación no podrá ser tenida en cuenta, sin perjuicio de que podrá visualizar libremente la página del sorteo.

 

3 ZEIN HELBURUREKIN ETA NOIZ ARTE TRATATUKO DIRA ERABILTZAILEAREN DATU PERTSONALAK?  

EAC UTEk helburu hauekin tratatuko ditu zozketaren inprimakiaren bidez emandako datu pertsonalak:  – Erabiltzaileei aldian-aldian igortzea, posta elektronikoz edo sms bidez, haien interesekoak izan daitezkeen produktuekin, zerbitzuekin, promozioekin, eskaintzekin, ekitaldiekin edo albisteekin lotutako merkataritza-komunikazioak, erabiltzaileak adostasuna adierazten badu kasuan kasuko egiaztatze-laukia markatuta, eta horren aurka egiten edo adostasuna ezeztatzen ez badu.   

3 ¿CON QUÉ FINALIDAD SE TRATARÁ LOS DATOS PERSONALES DEL USUARIO Y DURANTE CUÁNTO TIEMPO?

Los datos personales facilitados a través del formulario del sorteo serán tratados por EAC UTE conforme a las siguientes finalidades: – Remitir periódicamente a los Usuarios, por email o sms, comunicaciones comerciales, relacionadas con productos, servicios, promociones, ofertas, eventos o noticias que puedan resultar de su interés, si el Usuario da su consentimiento marcando la casilla de verificación correspondiente, o en su caso, se oponga o revoque su consentimiento.

 

4 ERABILTZAILEAREN ZEIN DATU TRATATUKO DIRA?

EAC UTEk erabiltzailearen datu-kategoria hauek tratatuko ditu:  

– Identifikazio-datuak: izena eta abizenak.  

– Harremanetarako datuak: herria, helbide elektronikoa eta telefonoa. 

4 ¿QUÉ DATOS DEL USUARIO SE TRATARÁ?

EAC UTE tratará las siguientes categorías de datos del Usuario:

– Datos identificativos: nombre y apellidos.

– Datos de contacto: municipio, dirección de correo electrónico y teléfono.

 

5 ZEIN DA ERABILTZAILEEN DATUEN TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA? 

EAC UTEk erabiltzailearen datuak tratatzen ditu eskatutako eta borondatez emandako adostasunean oinarrituta, zeina edozein mementotan ezezta daitekeen. Hala ere, adostasuna ezeztatuz gero, ez dio eragingo aldez aurreko tratamenduen zilegitasunari. Adierazitako helburuetarako lortutako adostasunak independenteak dira, hortaz, erabiltzaileak bakarra ezeztatu ahalko du eta horrek ez die gainerakoei eragingo.

5 ¿CUÁL ES LA LEGITIMACIÓN DEL TRATAMIENTO DE LOS DATOS DEL USUARIO?

El tratamiento de los datos del Usuario por parte de EAC UTE está basado en el consentimiento que se le solicita de forma voluntaria y que puede retirar en cualquier momento. No obstante, en caso de retirar su consentimiento, ello no afectará a la licitud de los tratamientos efectuados con anterioridad. Los consentimientos obtenidos para las finalidades mencionadas son independientes por lo que el Usuario podrá revocar solo uno de ellos no afectando a los demás.

 

6 ZEIN HARTZAILERI JAKINARAZIKO ZAIZKIO ERABILTZAILEAREN DATUAK? 

Erabiltzailearen datuak Antavo aplikazioan bilduko dira. Online zozketak eta lehiaketak kudeatzeko zerbitzu hori Erresuma Batuko (Europar Batasuna) Antavo Limited enpresarena da. Bildutako datuak EAC UTEk tratatuko ditu eta ez zaizkio beste ezein enpresari jakinaraziko, legeak hala agindu ezean. Antavo Limited enpresari buruzko informazio gehiago: https://antavo.com/legals/privacy

6 ¿A QUÉ DESTINATARIOS SE COMUNICARÁN LOS DATOS DEL USUARIO?

Los datos del Usuario se recogerán en la aplicación Antavo. Este servicio de gestión de sorteos y concursos online pertenece a la empresa Antavo Limited localizada en Reino Unido – Unión Europea. Los datos recogidos serán tratados por EAC UTE y no serán comunicados a ninguna otra empresa, salvo obligación legal. Más información sobre Antavo Limited: https://antavo.com/legals/privacy

 

7 ERABILTZAILEAREN ERANTZUKIZUNA 

Erabiltzailea:

– Bermatzen du 18 urtetik gorakoa dela eta EAC UTEri emandako datuak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla. Horretarako, erabiltzailea da jakinarazitako datu guztien erantzulea, eta emandako informazioa behar bezala eguneratuta mantenduko du, bere benetako egoerarekin bat.

– Webgunearen bidez ematen duen informazio faltsuaren edo okerraren erantzulea izango da, baita horrek EAC UTEri edo hirugarrenei eragiten dizkien zuzeneko nahiz zeharkako kalte eta galerena ere. 

7 RESPONSABILIDAD DEL USUARIO

El Usuario:

– Garantiza que es mayor de 18 años y que los datos que facilita a EAC UTE son verdaderos, exactos, completos y actualizados. A estos efectos, el Usuario responde de la veracidad de todos los datos que comunique y mantendrá convenientemente actualizada la información facilitada, de tal forma que responda a su situación real.

– Será responsable de las informaciones falsas o inexactas que proporcione a través del Sitio Web y de los daños y perjuicios, directos o indirectos, que ello cause a EAC UTE o a terceros.

 

8 MERKATARITZA- ETA PROMOZIO-KOMUNIKAZIOAK 

EAC UTEren erabiltzaileen datu pertsonalak tratatzeko helburuetako bat da komunikazio elektronikoak bidaltzea, posta elektronikoz edo sms bidez, erabiltzaileen interesekoak izan daitezkeen produktuekin, zerbitzuekin, promozioekin, eskaintzekin, ekitaldiekin edo albisteekin lotuta. Erabiltzaileak EAC UTEren merkataritza- eta promozio-komunikazioak jasotzeari utzi nahi badio, zerbitzuan baja emateko eska dezake mezua bidalita honako helbide elektroniko honetara:  redes@tabernacampadelosingleses.com. 

8 COMUNICACIONES COMERCIALES Y PROMOCIONALES

Una de las finalidades para las que EAC UTE trata los datos personales proporcionados por parte de los Usuarios es para remitirles comunicaciones electrónicas por email o sms con información relativa a productos, servicios, promociones, ofertas, eventos o noticias relevantes para los Usuarios. En caso de que el Usuario desee dejar de recibir comunicaciones comerciales o promocionales por parte de EAC UTE puede solicitar la baja del servicio enviando un email a la siguiente dirección de correo electrónico: redes@tabernacampadelosingleses.com.

 

9 ESKUBIDEAK BALIATZEA 

Erabiltzaileak edozein mementotan eta doan bidal diezaioke idazkia EAC UTEri (egoitza soziala: Landabarri Bidea 2, 3. solairua, 48940), nortasun-agiriaren fotokopia atxikita, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, horren aurka egiteko, edo datuak beste norabait eramateko eskubideak eskatzeko. Gainera, interesdunak erreklamazioa jar dezake Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (helbide honetara zuzenduta: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, Jorge Juan kalea 6, 28001-Madril), uste badu EAC UTEk datuen babesaren arloko araudi aplikagarriak aitortutako eskubideak urratu dituela. Aurrekoari kalterik egin gabe, interesduna harremanetan jarri ahalko da EAC UTEren datuen babesaren ordezkariarekin, helbide honetara idatzita: redes@tabernacampadelosingleses.com.

9 EJERCICIO DE DERECHOS

El Usuario puede enviar un escrito en cualquier momento y de forma gratuita a EAC UTE con domicilio social en el Paseo Landabarri, nº 2, 3º de Leioa (48940) adjuntando fotocopia de su documento de identidad, para solicitar sus derechos de acceso, rectificación, supresión, oposición, limitación, portabilidad de sus datos. Además puede, reclamar ante la Agencia Española de Protección de Datos, a través de la siguiente dirección: Agencia Española de Protección de Datos, C/ Jorge Juan, 6, 28001-Madrid, cuando el interesado considere que EAC UTE han vulnerado los derechos que le son reconocidos por la normativa aplicable en protección de datos. Sin perjuicio de lo anterior, el interesado podrá ponerse en contacto con el delegado de protección de datos de EAC UTE en redes@tabernacampadelosingleses.com.

 

10 SEGURTASUN-NEURRIAK 

EAC UTEk beti tratatuko ditu erabiltzailearen datuak guztiz isilpean eta nahitaezko sekretu-eginbeharrarekin, araudi aplikagarrian ezarritakoari jarraikiz. Horretarako, beharrezko neurri teknikoak eta antolaketa-neurriak hartuko ditu, haren datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea ekiditeko, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta dituzten arriskuak kontuan hartuta. 

10 MEDIDAS DE SEGURIDAD

EAC UTE tratarán los datos del Usuario en todo momento de forma absolutamente confidencial y guardando el preceptivo deber de secreto respecto de los mismos, de conformidad con lo previsto en la normativa de aplicación, adoptando al efecto las medidas de índole técnica y organizativas necesarias que garanticen la seguridad de sus datos y eviten su alteración, pérdida, tratamiento o acceso no autorizado, habida cuenta del estado de la tecnología, la naturaleza de los datos almacenados y los riesgos a que están expuestos.