Ohiko Kontsultak

· Nola egin behar dut erreserba?

Erreserba egiteko, 946412431 telefonora deitu daiteke, erreserbak hartzeko ordutegian, 10:00etatik 22:00etara

· Erreserba bat egin dut, baina ez dut joaterik izango. Zer egin behar dut?

Erreserba ezeztatzeko, 946412431 telefonora deitu daiteke, erreserbak hartzeko ordutegian, 10:00etatik 22:00etara

· Eskaintza dietetiko bereziak onartzen dituzue?

Zure behar dietetikoei, intolerantziei, alergiei edo murrizketei erantzuteko otordu-aukera asko dauzkagu.

Erreserba egiterakoan eta iristen zaretenean ohartaraztea gomendatzen dizuegu, dieta norentzat den jakin ahal izateko.

· Zertan datza eskaintza gastronomikoa?

La Campa de los Ingleses tabernak karta eta bi menu dauzka:

  • Eguneko menua, astelehenetik ostiral eguerdira. Menu honetan, hautazko hasierako plater bat, hautazko plater nagusi bat eta postrea sartzen dira. Prezioak ura eta kopa bat ardo edo freskagarri bat edo garagardo bat ere barne hartzen ditu
  • Asteburuko menua, larunbat, igande eta jaiegun eguerdietan zerbitzatua. Menu honetan, erdian jarri eta partekatzeko hasierako 3 plater, hautazko plater nagusi bat eta hautazko postre bat sartzen dira. Prezioak ura eta ardoa edo freskagarri bat barne hartzen ditu
  • Haurrentzako menua, astelehenetik igande eguerdira zerbitzatua. Menuan, hautazko hasierako plater bat, hautazko plater nagusi bat eta postrea sartzen dira. Prezioak ura edo freskagarri bat barne hartzen du

· Zenbat balio du menuak?

Nahi izanez gero, taldeentzako menuak dauzkagu. Horrez gain, neurrirako eskaintza bat egin dezakegu, zure gustuen eta aurrekontuaren arabera. Kontsulta iezaguzu telefonoz.

· Zein da otordu-zerbitzuaren ordutegia?

Ordutegi hauetan, gure kartako edozein plater eskatu ahal izango da:

  • Igandetik ostegunera: 13:00etatik 16:00etara eta 20:00etatik 21:30era
  • Ostiral eta larunbatetan: 13:00etatik 16:00etara eta 20:00etatik 23:00etara.

· Zein da tabernako ordutegia?

  • Astelehenetik ostegunera: 08:00etatik 22:00etara
  • Ostiraletan: 8:00etatik 24:00etara
  • Larunbatetan: 10:00etatik 24:00etara
  • Igandeetan: 10:00etatik 22:00etara

· La Campa de los Ingleses taberna partiden garaian irekita egongo da?

La Campa de los Ingleses taberna itxita egongo da partiden garaian. Bi ordu lehenago ixten da eta partida bukatu eta ordu eta erdi geroago irekitzen da.

· Zer gertatzen da mahai bat erreserbatu badut eta egun horretarako partida bat edo ekitaldi bat programatzen bada?

Campa de los Ingleses taberna zurekin harremanetan jarriko da, partidaren edo ekitaldiaren dataren berri izan bezain laster, erreserba ezeztatu egingo dela eta zergatia zein den jakinarazteko

· Opari-bonurik ba al duzue? Tabernan bazkari edo afari bat oparitu nahiko nuke.

La Campa de los Ingleses Esperientzia eskuratu edo oparitu nahi baduzu, mezu elektroniko bat bidal diezagukezu, helbide honetara: reservas@tabernacampadelosingleses.com.

· Gurpil-aulkietarako sarbiderik eta mugikortasun murriztuko pertsonentzako komunik badago?

Instalazio guztiak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat diseinatuta eta egokituta daude.

Aurretik jakinaraztea eskertuko genizueke, egokitu ahal izan gaitezen eta erosotasun handiagoa eskaini ahal izan diezazugun, bai mahaian bai zerbitzuetarako irispidean, etab.

· Maskotarik onartzen al duzue?

Gure mahaikide guztien erosotasuna bermatzearren, ez da maskotarik onartzen.

· Terrazetan erre daiteke?

Arau berriari jarraituz, futbol-estadioetan erretzeko debekua gure tabernara eta terrazetara hedatzen da.