Taberna

Futbolzaleen eta Athleticzaleen tokia La Campa de Los Ingleses da. XIX. mendetik datorkio izena, ordura arte Bilbon ezezaguna zen kirol batean jokatzen zuten marinel britainiarrengandik hartua. Kirol hori FOOTBALLaren sorburua izan zen.

La Campa de los Inglesesen sartzen garenean, klubaren historiaren zaporea usaindu daiteke, baita ia ukitu ere. Une ahaztezinak jasotzen dituzten data eta hitzez markatutako mahaietan islatuta.

Gainera, zelaia ikusten da. San Mamesekoa, egunero amets eginarazten diguten harmaila zuri-gorrietan distira egiten. Amets hori gure sukaldaritza-tradizioarekin lotuta dago. Gastronomia bihurtutako gure amatxuen kulturarekin.

Horregatik guztiagatik, bere espiritua berreskuratu dugu, partidak ikusteko, barre egiteko, jateko eta abarrerako topaleku izan dadin.

Hemen, edariak futbol zaporea dauka eta janariak garaipenarena.